1919-an Ignacio Olano Zubillagak ireki zituen OLANO TABERNAren ateak bere emazte Asensi Mujikaren laguntzaz. Ondoren bere seme Paco-k hartu zion lekukoa bere emazte María Larrañagaren laguntzarekin. Hurrengo belaunaldia, Paco-ren seme Ignacio-k hartu zuen Mari Carmen Ansorena lagun zuela eta azken honek eman ditu tabernaren itxierararteko pausoak.
Hasiera hartatik 100 urte geroago, aire berri bat eman nahian, Ekain Mugikak, berriz zabalduko ditu OLANO-ren ateak. Bertako eta garaiko produktuak modu informal batean dastatzeko aukera zabala eskaintze dute: pintxoak, razioak, pintxopote, menuak,….